Palestina erresistentzian

Palestina Habibti / Palestina maitea

Herri palestinarrarekiko elkartasuna adierazteko jarduera kulturalek osatutako zikloa: zinema, dantza, tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak… Gure web orrian 2018 eta 2019ko zikloen material ezberdinak aurki ditzakezue: grabatutako hitzaldiak, elkarrizketak, argazkiak…

Palestina Habibti I 2018: elkarrizketa ezberdinak topa ditzakezue: Mai Masri, 3.000 nights filmaren zuzendaria; Najla Shami, kantagile eta abeslari; eta Abu Mahmoud, errefuxiatu palestinarra.

Palestina Habibti II 2019: Eran Efratiri egindako elkarrizketa eta grabatutako hitzaldia, armada israeldarraren soldadua izandakoa eta Palestinaren kontrako zapalkuntzan oinarrituta dagoen negozio armamentistikoarekin kritikoa dena; eta Nai Barghoutiren testigantza, musika arabe tradizionala eta garaikideko ahots femenino nagusietako bat.

 

Boicot, Desinbertsioak eta Zigorrak

Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak

Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak (BDZ) 2004an jendarte palestinarrak berak sortutako ekimena da. Hiru helburu ditu: Israel lurralde okupatu guztietatik erretiratzea eta lurralde horietan dituen kokalekuak desegituratzea; errefuxiatu palestinarren eskubideen inguruko Nazio Batuen Erakundearen erresoluzioak errespetatzea; eta apartheid sistemarekin bukatzea. Informazio gehiago: https://boicotisrael.net/

Palestinari buruzko Russel Auzitegia

Palestinari buruzko Russel Auzitegia (2009) herri palestinarraren aurkako Israelgo krimenekin erlazionatutako Europar Batasuneko kideen konplizitatea eta omisioak aztertu zituen herri auzitegia zen. Nakbaren 71. urteurrenean Iruñean egondako David Bondía Garcíari egin genion elkarrizketa partekatzen dizuegu, Kataluniako Giza Eskubideen Institutuko presidentea.

Existir es resistir dokumentala

Palestina existir es resistir

Existir es resistir dokumentalak herri palestinarraren errealitateari heltzen dio hainbat protagonistaren bidez. Al Quds Mundu Arabiarraren herriekiko elkartasuneko erakundeak, Malagako EntreFronteras ekoizetxeak, eta Informazio Alternatiboaren Zentroa (AIC bere ingeleseko sigleengatik) israeldar-palestinar GKEak ekoiztu zuten. Trailerra ikusi / Dokumental osorik ikusi.

Palestina erresistentzian. Ibaitik itsasora, Palestina aske izanen da

Nazioarteko komunikabideek Palestinari bizkarra ematen diote. Ez gara masa-komunikabideek zabaltzen dutenaz fido; mesfidatzera eramaten gaituzten isiltasunak, erdi egiak, gezurrak eta zehar-informazioak badirelako. Kontakizuna herri palestinarrak kontatu behar duela aldarrikatzen dugu. Dokumentu honek hirien, errefuxiatuen, emakumeen eta artisten istorioak biltzen ditu. Ahazten ez duen eta erresistitzen jarraitzen duen herri baten istorioak, borroka eta erresistentzia ikurra.