Foroa Patricia Dopazoren eskutik hasi zen goizeko 10:00etan. Patricia eta parte – hartzaileen artean, mahai inguru bat sortu zen, ekonomia feministek elikadura burujabetzari egiten dizkioten ekarpenei buruz eztabaidatzeko. Bi proposamen horiek, kolektibitatea, zainketa eta ingurumenarekiko errespetuaren bidez, besteak beste, egungo krisiak eragin dituen eredu kapitalista, produktibista, indibidualista eta kontsumistaren alternatiba gisa agertzen dira. 

Ondoren, Lolita Chavezek, giza eskubideen eta herrien defendatzaile feminista, Abya Yalako herrien borroka eta proposamenak helarazi zituen forora, trasnazionalen eta lurraren desjabetzaren aurkakoak. Horrela, herrien borrokak ezagutuz, zainduz, ulertuz eta batzearen aldeko apustua eginez sistema eraldatzeko gai izango gara.

Arratsaldean, parte-hartzaileek esperientziak eta ekimenak trukatzeko gune bat sortu genuen. Honela, komunikatzeko eta elkarri laguntzeko sareak sortu eta indartu nahi genituen. Foroari amaiera emateko, sormen-tailer bat egin zen Lucía Loren artista ekofeministarekin. Inausketa, lore, soka eta hazien hondarren bitartez, partaide bakoitzak gure gorputzeko atal bat aukeratu genuen artearen eta kolektibitatearen bidez sendatzeko.

El foro comenzó a las 10:00 con un debate de la mano de Patricia Dopazo, sobre las aportaciones que la economía feminista hace a la soberanía alimentaria. Estas dos manifestaciones de voluntad social, a través de la colectividad, los cuidados y el respeto al medio ambiente entre otras, forman una alternativa al modelo capitalista, productivista, individualista y consumista que ha generado las crisis actuales.

Posteriormente, Lolita Chávez defensora feminista de los derechos humanos y de los pueblos, trasladó la lucha y las propuestas de los pueblos de Abya Yala contra las transnacionales y la expropiación de la tierra. Así, apostamos por conocer, cuidar, entender y unir las luchas de los pueblos para hacer una transformación en el sistema.

La tarde se dedicó a la creación de un espacio en el que las participantes pudiésemos intercambiar experiencias e iniciativas. De esta forma, se buscaba generar y fortalecer redes de comunicación y de apoyo mutuo. Para poner fin al foro se realizó un taller creativo con la artista ecofeminista Lucía Loren. Mediante restos de poda, flores, cuerdas y semillas, cada participante eligió un lugar de su cuerpo para sanar a través del arte y de la colectividad.

Uharten izandako foroaren ondoren, Tafallan apirilaren 24an “Haziak pizten” lelopean izanen den topaketara gonbidatzen zaituztegu.

Tras el foro celebrado en Huarte, os invitamos al próximo encuentro, bajo el lema “Lo que siembras crece”, el próximo 24 de abril en Tafalla.

Informazio gehiago / Más información

Cartel foro Tafalla 2021