23 de enero a las 18:00 en la Casa del Valle de Roncal.

Mesa redonda con mujeres de organización de la Coordinadora Latinoamericana de Organizaciones del Campo (CLOC- La Vía Campesina). Nos acompañarán Nury de la Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria de Colombia, Yasmin del Consejo para el Desarrollo Integral de la Mujer Campesina en Honduras y Rosalina de la Coordinadora Nacional de Viudas de Guatemala.

También contaremos con la participación de Andrea de Cederna y de mujeres productoras de la zona, que nos contarán sus iniciativas productivas y los pasos que se están dando en los Pirineos para cambiar el modelo agroalimentario actual.

Consideramos importante incorporar las aportaciones del movimiento de mujeres del Sur Global que sirvan de inspiración para grupos y organizaciones que trabajan en torno a la Soberanía Alimentaria en Navarra.

Entrada libre hasta completar aforo (no hace falta inscribirse).

Piensa global y actúa local

Urtarrilaren 23an 18:00etan Erronkariko Juntetxean.

Mahai ingurua Coordinadora Latinoamericana de Organizaciones del Campo-ko kideekin (CLOC- La Vía Campesina). Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria de Colombia-ko Nury, Consejo para el Desarrollo Integral de la Mujer Campesina en Honduras-ko Yasmin eta Coordinadora Nacional de Viudas de Guatemala-ko Rosalina izanen dira gurekin.

Andrea (Cederna) eta bertako emakume ekoizleak ere egonen dira gurekin, beraien proiektuak eta Pirinioetan elikadura-eredua aldatzeko ematen ari diren pausoak partekatzeko.

Gure ustez, garrantzitsua da Hegoalde Globaleko emakume mugimenduaren ekarpenak gehitzea, Nafarroako Elikadura Burujabetzaren inguruan lan egiten duten talde eta erakundeentzat inspirazio gisa balio dezaten.

Sarrera librea edukiera bete arte (ez da izena eman behar).

Globala pentsatu eta lokala ekin

Roncal: Experiencias Vía Campesina

La Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria (FENSUAGRO) es una organización sindical integrada por campesinos, trabajadores, pueblos indígenas y miembros de comunidades afrodescendientes del sector rural. Luchan por una reforma agraria integral, la aplicación de la visión del «Buen Vivir» en las comunidades rurales y los derechos de los campesinos colombianos mediante estrategias de promoción y formación política a nivel nacional.

El Consejo para el Desarrollo Integral de la Mujer Campesina (CODIMCA), es una organización popular hondureña formada por mujeres que reivindican sus derechos y promueven su incorporación a los espacios de poder político desde un enfoque feminista, de derechos humanos y de soberanía alimentaria.

La Coordinadora Nacional de Viudas de Guatemala (CONAVIGUA) es una organización de mujeres creada para luchar por la igualdad entre mujeres y hombres a través de la incidencia política y el empoderamiento de la mujer guatemalteca.

Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria-ko (FENSUAGRO) nekazariek, langileek, herri indigenek eta landa-eremuko komunitate afrikarren ondorengoetako kideek osatutako sindikatu-erakundea da. Nekazaritzaren erreforma integral baten, landa-komunitateetan «Bizitze Onaren» ikuspegia ezartzearen eta Kolonbiako nekazarien eskubideen alde borrokatzen dira, nazio-mailako sustapen eta prestakuntza politikoko estrategien bidez.

Consejo para el Desarrollo Integral de la Mujer Campesina (CODIMCA) Hondurasko herri-erakunde bat da, beren eskubideak aldarrikatzen dituzten eta ikuspegi feministan, giza eskubideetan eta elikadura burujabetzan oinarriturik, botere politikoko guneetan sartzeko duten eskubidea sustatzen duten emakumeetaz osatua.

Coordinadora Nacional de Viudas de Guatemala (CONAVIGUA) emakumeen erakunde bat da, Guatemalako emakumearen eragin politikoaren eta ahalduntzearen bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde borrokatzeko sortua.