Tejiendo Solidaridad – Auzotik Mundura Eskola, Hegoalde Globaleko herrien ahotsak eta borrokak balioan jartzeko beharretik sortutako proiektua da. Ehuntzea, ezagutzen ditugun erakunde eta komunitateetatik elkarrekin konektatzearen, gorpuztearen garrantzia aipatzen dutelako, eta gaur egun ehunak herri askoren erresistentziaren sinbolo direlako. Baina, gainera, ehuntzeak badu harreman semantiko bat bilbatzearekin, pentsatzearekin, elkartzearekin…, nahi dugun munduari buruz, kolektiboaz gain, pentsamendu kritiko eta gogoetatsu baten beharrarekin lotzen duguna.
Eskolak hainbat prestakuntza-gune, topaketa, ekintza, tresna artistiko… proposatzen ditu, auzoko elkarte eta taldeekin eskuz eskuko prozesuetan lan egiten saiatuz. 2020an ekin genion proiektu honi, Mugarik Gabe Nafarroa, SOS Arrazakeria, SODePAZ eta REASNen artean begirada eta esparru ezberdinak dituen talde bat osatuz. 2024an Setem proiektuarekin bat egin zuen.
Integraltasunaren eta intersekzionalitatearen ideiatik abiatzen gara, pertsonek munduan egoteko duten modua gainjartzen diren diskriminazio faktore anitzek baldintzatzen dutelako, eta horien aurrean beharrezkoak dira feminismoetatik, arrazakeriaren aurkakotik, nekazarien mugimendutik eta abarretik egindako proposamenak. Era berean, ezinbestekotzat jotzen dugu Hegoalde Globaletik datozen hausnarketa eta ekintzetatik ikasteko eta entzuteko prest egotea, Ipar Globala osatzen dugun gizarteen bizimodua zalantzan jarri eta eraldatzeko.


























