Tejiendo Solidaridad  Auzotik Mundura Eskola, Hegoalde Globaleko herrien ahotsak eta borrokak balioan jartzeko beharretik sortutako proiektua da. Ehuntzea, ezagutzen ditugun erakunde eta komunitateetatik elkarrekin konektatzearen, gorpuztearen garrantzia aipatzen dutelako, eta gaur egun ehunak herri askoren erresistentziaren sinbolo direlako. Baina, gainera, ehuntzeak badu harreman semantiko bat bilbatzearekin, pentsatzearekin, elkartzearekin…, nahi dugun munduari buruz, kolektiboaz gain, pentsamendu kritiko eta gogoetatsu baten beharrarekin lotzen duguna.
Eskolak hainbat prestakuntza-gune, topaketa, ekintza, tresna artistiko… proposatzen ditu, auzoko elkarte eta taldeekin eskuz eskuko prozesuetan lan egiten saiatuz. 2020an ekin genion proiektu honi, Mugarik Gabe Nafarroa, SOS Arrazakeria, SODePAZ eta REASNen artean begirada eta esparru ezberdinak dituen talde bat osatuz. 2024an Setem proiektuarekin bat egin zuen.
Integraltasunaren eta intersekzionalitatearen ideiatik abiatzen gara, pertsonek munduan egoteko duten modua gainjartzen diren diskriminazio faktore anitzek baldintzatzen dutelako, eta horien aurrean beharrezkoak dira feminismoetatik, arrazakeriaren aurkakotik, nekazarien mugimendutik eta abarretik egindako proposamenak. Era berean, ezinbestekotzat jotzen dugu Hegoalde Globaletik datozen hausnarketa eta ekintzetatik ikasteko eta entzuteko prest egotea, Ipar Globala osatzen dugun gizarteen bizimodua zalantzan jarri eta eraldatzeko.

Eskolaren aurkezpena

Hazi-trukea 2024

Donibane-Mendebaldea Landaketa 2025

Blogaren Aurkezpena – Alde Zaharra 2025

2020-2025 Jarduerak

Hegoaldeko ahotsak

 

2025eko maiatzean Eréndira Cano, mexikoko etnobiologo eta herri-hezitzailea, izan genuen gurekin. Erendirak nekazal haziak eta arbasoen jakintzak altxorra direla erakutsi zigun. Gainera, gure gorputzen memoriak zeharkatuz, elkarren artean gure lurraldea aztertzen lagundu gintuen, gure sustraiekin konektatzeko.

Nekazal haziei buruzko formakuntzak

 

2024-2025 ikasturtean, Donibane eta Ermitagaña-Mendebaldeako herri-baratzeekin zein haur eta gazteen elkarteekin formakuntza lantegiak egin genituen. Hauetan, La Vía Campesinaren #AbegituHaziBat ekintza eta elikadura burujabetzaren mezua zabaldu genituenn Nafarroako Hazien Sarea eta Hazien Liburutegiaren laguntzaz.

 

Aldaketaren Haziak

 

Eskolaren 4. edizioan, Setem, Piparrika, Teranga eta SEIko gazteekin batera prozesu partehartzaile bat sustatu genuen, Piparrikako hormairudia aldaketarako heziketa-tresna bihurtzeko. Azkenean, lurran barna eta elikadura burujabetzaren garrantzian murgiltzen gaituzten sorkuntza artistiko anitz biltzen dituen Blog bat sortu dugu.

Hazi-trukea

Hazi-truketa Ermitagaña-Mendebaldeako herri-baratzean, Eskolaren 3. Edizioaren itxiera gisa (2023-2024). Ikasturte honetan zehar gorputz-lur lurraldearen eta elikadura burujabetzaren defentsaz aritu ginen lanean. Ekintza honekin La Vía Campesinaren #AdoptaUnaSemilla kanpainarekin bat egin genuen.

Guatemalarekin korapilatuz

2023ko abenduan Guatemalako maya mam herriko Saqb’ech Péreze izan genuen gurekin. Saqb’ech komunikaziotik eta herri-hezkuntzatik egiten du aktibismoa. Berarekin, hemengo eta hango gazteriaren egoeraz eta ametsetaz, lankidetzaren erronketaz, Guatemalako testuinguruaz… mintzatu ginen. Oso bizipen aberatsa. Beheko estekan entzun dezakezu.

Defendatzaileei buruzko formakuntzak

 

2023-2024an hezkuntza-elkarte anitzekin (eskaut taldeak, SEI, Emakumeen Etxea…) jarduerak egin genituen, Giza Eskubideen Defendatzaileen borrokak ezagutzeko. Defendatzaileak, lur-lurraldearen eta gorputz-lurraldearen eskubideak defendatzeko lehen lerroan daude.

Feminismoak, antiarrazakeria eta elikadura burujabetza

2022-2023 ikasturteko amaierako topaketa Hazialdea, Loraldea eta SEI-rekin, Plazara Gune Komunitarioan. Trivialaren egokitzapen batera jolastu ginen, Eskolan landutako 3 harien edukien inguruko galdera eta frogekin: feminismoak begirada globalarekin, antiarrazakeria eta elikadura burujabetza.

"Tomate Tribu" Kontsumo Taldea

 

Elikadura Burujabetzaren ikuspegitik sistema agroindustriala aztertzen zuen tailer bat egin ondoren, ReforestAcción, Loraldea eta Hazialdea elkarteek bere auzoan kontsuko talde bat sortzea erabaki zuten, Tomate Tribu deiturikoa.

 

Emakumea eta migratzailea, arrisku bikoitza

 

CEAR eta Rumiñahui elkarteek, Eskolan parte hartu zutenak, Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Eguneko Manifestazioan, salaketa sozialeko performance bat egitea erabaki zuten. Performance hau Eskolan burututako sormen prozesu intentsibo baten emaitza izan zen, Laura Penagosek zuzendurikoa eta Zapalduen Antzerkiaren metodologian oinarritua.

 

Kulturen balioa

 

2022-2023 ikasturtean zehar, Hazialdearekin arrazakeri estrukturalaren, bullyng arrazistaren, hezitzaileentzako eskuhartze jarraibideetan… inguruan lanean aritu ginen. Gainera, martxoan Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako manifestazioan parte hartu zuten, ibilbidea musikarekin girotuz eta mezu aldarrikatzaileak eramanez.

 

Ez da nahikoa arrazista ez izatearekin, antiarrazista izan behar da

 

2022-2023 ikasturteko Eskolan, Baracea, Dendari Izar, Mikael, San Andrés eta Vª Tropa eskaut taldeetako hezitzaile, haur eta gazteek parte hartu zuten. Haiekin antiarrazakeria landu genuen, zuritasunaren pribilegioak aztertuz, giza eskubideen ikuspegitik. Intzidentzia-ekintza gisa, formatutako begiraleek ikasitakoa egokitu eta 8-18 urte bitarteko bere haur eta gazteekin landu zuten. Hala, antiarrazakeria zertan datzan azaltzeko pegatinak sortu zituzten.

Zaintzak erdigunean

 

SEI elkartetik premonitore gazteen talde batek parte hartu zuen, 14 eta 20 urte bitartekoa. Hauek feminismoa landu zuten, Hegoaldeko begirada batetik, munduko testuinguru ezberdinetan patriarkatua nola adierazten den ezagutuz, eta honen aurrean, bizitza zaintzen duten mugimendu ezberdinen apustuak.

Ikasitakoan oinarrituta, eurek berek 12-17 urte arteko taldeentzat sentsibilizazio saioak prestatu zituzten. Hauetan, M8a ospatzeko garrantziaz eta munduko toki ezberdinetan emakume izateaz hausnartu zuten, eta elkarrekin Iruñean deituriko manifestaziora elkarrekin joateko kartelak egin zitutzten.

Planeta hondamenditik salbatzea

 

2022-2023 ikasturteko hasierako topaketa. CEAR, SEI, Rumiñahui eta Hazialdeak parte hartu zuten. Scape room baten bidez, elkartasuna, 5R-ak, Giza Eskubideen defentsa, maya kosmobisioa, oroimen historikoa, beltztasunaren aldarrikapena, etab. landu genituen. Amaieran, hormairudi kolektibo bat sortu genuen, eraiki nahi dugun mundua islatzen zuena: anitza, jasangarria, bazterkeriarik gabea eta naturarekin harremanean.

 

Ikaskuntzak baloratzen

 

2021-2022 ikasturteko amaierako topaketa, Plazaran ospatua. SEI, CEAR eta Eskaut Federazioko partehartzaileak bertaratu ziren, ikasturtea ebaluatzeko eta hurrengo ikasturterako ikaskuntzak biltzeko.

Danborren oihua

CEAR-eko taldeak batukadaren historioan murgiltzea erabaki zuen, manifestazioak eta aldarrikapen-ekintzak girotzen dituzten perkusiozko talde hauen jatorria ezagutzeko. Niarawa batukadak eskaini zuen tailerra, gaiaren inguruan duten esperientzia eta ikerkuntzari esker.

Ekintzari ekinez

2021-2022 ikasturtean jasotako formakuntzen ondoren, eskaut hezitzaileek, beren ingurua sentsibilizatzeko, Elikadura Burujabetzaren inguruan Eskolan landutakoaz fanzine bat egitea erabaki zuten.

Antzerkiak mugitzen eta hunkitzen du

Alternatiba batzuk ezagutu ostean, ekiteko ordua da: Aldezar, Buztintxureando eta SEI elkarteek beren antzerki-sketcha sortu zuten Teatrolarirekin. Honela, sentsibilizazio ekintza bat sortzeko prozesuari ekin zioten.

Kolektiboen artean elkar-korapilatuz

2021-2022 ikasturteko amaierako topaketa Piparrikan, Iruñeko Alde Zaharreko herri-baratzan. Topaketaren helburua kolektibo ezberdinen artean elkar-korapilatu eta ezagutzea izan zen. Bizitza zaintzen duten alternatiben inguruan lan egin genuen, hala nola nazioarteko elkartasuna, bizitza komunitarioa, kontsumo jasangarria, energia garbiak… pistak, jolasak eta frogak tartekatzen zituen gymkhana baten bidez.

Mundu jasangarri eta bidezkoago bat eraikitzeko tailerrak

2021-2022 ikasturtean, kolektibo ezberdinekin tailerrak burutu genituen: Aldezar,  Buztintxureando, CEAR, SEI, Yoar eta Vª Tropa zein Dendari Izarko Trebeak. Tailer hauetan pribilegio eta diskriminazioen eta Giza Eskubideen defentsaren inguruan hausnartu genuen. Gainera, mundu osoko Giza Eskubideen Defendatzaileen istorioak ezagutu genituen.

Klase eta genero harremanen antzerki-soziala

2020-2021 ikasturtean zehar, Teatrolarirekin «Flores de Papel» antzezlana eszenatokira igotzeko prozesu bat egin zen. Antzezlana Gayarre Antzokian aurkeztu zen eta gerora beste esparru batzuetan egon zen.

Lolita Chavez bizitza eta lurraldearen defentsan

2021eko martzoan Lolita Chávezek bisitatu gintuen. GAS-eko (Medicus Mundiko Gizarte-Ekintza Taldeak) eta Aldezarreko gazteekin, erauzketa enpresen, inperialismoaren, bortxatutako migrazioen, eta gorputzen, herrien eta lurraren gaineko bortizkeriaren aurrean, Iximulew-n eman diren borroka kolektiboei buruz aritu zen hizketan.

Formakuntzak hezitzaileekin

GAS-eko begiraleekin formakuntza ezberdinak egin ziren: mugak eta aske mugitzeko eskubidearen inguruan; software askearen erabilerari buruz; BDZ kanpaina; eta lurraldearen eta giza eskubideen defentsaz.

Elikadura Burujabetzari buruzko hitzaldia

Maialen Chantre-rekin, Zugarramurdiko nekazaria, ekoizpen agroekologikoan lan egiten duena; eta Ana Claudia Rauber-ekin Movimento de Molheres Camponesas (MMC)-eko brasilgo militantea eta kreol-hazien zaindaria.

Proiektua bultzatu eta finantzatzen dugun elkarteak. Sakatu!

Mugarik Gabe Nafarroa Logo