Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat eta REAS erakundeek ‘Lurraren Taupadak: Territorio, Alimentación y Dignidad’ Jardunaldiak antolatu dituzte apirilaren 14, 15 eta 16ean Iruñean
Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat y REAS organizan las jornadas ‘Lurraren Taupadak: Territorio, Alimentación y Dignidad’, los días 14, 15 y 16 de abril en Iruña
Inperialismoa, neokolonialismoa, borroken kriminalizazioa eta lurren desjabetzea nagusitzen diren une honetan, apirilaren 17ko Nekazal Borroken Nazioarteko Egunak gogorarazten digu lurra, lurraldea eta bizitza defendatzea oraindik premiazko borroka elkarbanatua dela mundu osoan.
Eduardo Galeanok esan bezala, alderantziz funtzionatzen duen mundu batean bizi gara: suntsipenari garapena deitzen diona, desberdintasunari aurrerapena eta isiltasunari bakea. Bizitza sostengatzen duen erritmotik urrun dagoen mundu bat.
Jardunaldi hauek mundua biratzeko saiakera bat dira, hiru egunez bada ere, izan ere, mundua hankaz gora badago, behetik begiratu beharko dugu. Lurrera jaistera gonbidatzen zaituztegu, mundua elikatzen dutenen taupada entzun eta sentitzeko, baita beren begiradarekin eta borrokarekin mundu hau leku duinago bihurtzen dutenenak ere. Bidai honetan, Hegoa Ipar bilakatzen da, Bizitze Onaren bidea erakutsiz: non garapena bizitza zaintzea den, aurrerapena parekidetasuna, eta bakea justizia.
Egitaraua
Apirilak 14, asteartea
Ivania Cruz izango dugu gurekin, El Salvadorreko UNIDEHC-eko kidea, Nayib Bukeleren gobernuak industria-meatzaritza berraktibatzearen aurrean landa-komunitateen defendatzailea; eta Santiago Elena, MNCI Somos Tierrako kidea, Argentinan Mileiren gobernuarekin eta EB-Mercosurren arteko azken akordioekin nekazal eta indigena mugimenduak bizi duen gatazka eta errepresioa aztertuko dituena. Halaber, Maite Aristegi baserritarra eta aktibista ere izango dugu, emakume gisa EHNE nekazal sindikatuan izandako esperientziatik, nekazal kulturaren eta bake kulturaren arteko elkarrizketa osatuko duena.
Apirilak 15, asteazkena
Gustavo Duch, Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas aldizkariko koordinatzailea, elikadura sistema publiko eta unibertsal baten aukera hurbilduko digu; agroekologia defendatzen duten nekazal erakundeekin batera, tokiko ekoizpenean, hazien kontserbazioan eta elikadura aniztasunean emakumeek duten rola azpimarratuz, elikadura burujabetzaren alde: Isabel Armijo (ANAMURI, Txile) eta Gotzone Sestorain (Etxalde). Era berean, Landare kontsumo kooperatibak ere parte hartuko du, baita Izaskun Berasategik ere, Iruñeko haur eskola publikoetan tokiko elikagai agroekologikoak txertatzeko “Hemengoak-De Aquí” proiektuaren esperientzia partekatuko duena.
Apirilak 16a, osteguna
“Tierra Trágame” emanaldiarekin emango diogu amaiera, Gustavo Duchen eskutik. Bere olerki eta kontakizunekin, White Vinilo gitarran lagun duela, literalki lurrera jaitsaraziko gaitu, bizitza guztiak hasten diren eta heriotza guztiak berritzen diren humus-geruza mehe horretara. Ez da lurreratze kaltegabea izango; aitzitik, kapitalismoari, aurrerapenari eta industrializazioari aurre egiteko lekua izango da… azken batean, kulturaren oinarria landatzea dela ahaztu duen kultura bati erronka egiteko.
Ondoren, Zerokotanekin batera mikro irekia izango dugu. Zuen ekolerkiak errezitatzera animatzen zaituztegu, hizkuntza guztiak ongietorriak izango dira.
En un contexto global marcado por el imperialismo, el neocolonialismo, la criminalización de las luchas y el despojo de territorios, el 17 de abril, Día Internacional de las Luchas Campesinas, nos recuerda que la defensa de la tierra, el territorio y la vida sigue siendo una lucha urgente y compartida en todo el mundo.
Como dijo Eduardo Galeano, vivimos en un mundo que funciona al revés: un mundo que llama desarrollo a la destrucción, progreso a la desigualdad y paz al silencio. Un mundo alejado de los ritmos que sostienen la vida.
Estas jornadas son un intento de girarlo, aunque sea por tres días, porque, si el mundo está patas arriba, habrá que mirarlo desde abajo. Os invitamos a bajar a la tierra para escuchar y sentir el latido de quienes, con su trabajo, alimentan al mundo y quienes, con su mirada y su lucha, hacen de este un lugar más digno. En este viaje, el Sur se convierte en Norte, guiándonos en el camino hacia el Buen Vivir: un modo de habitar el mundo que llama desarrollo al cuidado de la vida, progreso a la equidad y paz a la justicia.
Programa
Martes 14 de abril
Estaremos con Ivania Cruz, de la UNIDEHC de El Salvador, defensora de las comunidades rurales frente a la reactivación de la minería industrial por parte del gobierno de Nayib Bukele; y Santiago Elena, del MNCI Somos Tierra, que analizará la conflictividad y la represión que vive el movimiento campesino e indígena en Argentina con el gobierno de Milei y los recientes acuerdos entre la UE y el Mercosur. También nos acompañará Maite Aristegi, baserritarra y activista, complementará el diálogo entre cultura campesina y cultura de paz desde su experiencia como mujer en el sindicato agrario EHNE.
Miércoles 15 de abril
Gustavo Duch, coordinador de la Revista Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas, nos acercará a la posibilidad de un sistema alimentario público y universal; acompañado por organizaciones campesinas que defienden la agroecología, destacando el papel de las mujeres en la producción local, la conservación de semillas y la diversidad alimentaria: Isabel Armijo (ANAMURI, Chile) y Gotzone Sestorain (Etxalde). También intervendrá la cooperativa de consumo Landare, e Izaskun Berasategi, quien compartirá la experiencia del proyecto ‘Hemengoak-De Aquí’ en la incorporación de alimentos agroecológicos locales en las escuelas infantiles públicas de Iruña.
Jueves 16 de abril
Concluiremos con el recital ‘Tierra Trágame’ de Gustavo Duch. Con sus poemas y relatos, Gustavo acompañado de White Vinilo a la guitarra, nos bajará a la tierra, literalmente, ese manto de humus de pocos centímetros donde empiezan todas las vidas, donde renacen todas las muertes. No será un aterrizar inofensivo, al contrario, será el lugar desde donde desafiar al capitalismo, al progreso, a la industrialización…en definitiva, retar a una cultura que olvidó que lo culto es cultivar.
Y después, habrá micro abierto junto a Zerokotan, en el que os animamos a participar recitando vuestros ecopoemas. Todos los idiomas serán bienvenidos.