Kontuan hartuta Nafarroan nekazaritza sektorea – bereziki txikiena eta iraunkorrena – desagertzeko bide kezkagarrian dagoela, gero eta esku gutxiagotan konzentratzen ari dela, errentagarritasun falta dutela, eta nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboa areagotzen ari direla, 139 erakundek eta kolektibok eta 167 pertsonek Nafarroan elikadura burujabetzaren aldeko manifestua sinatu dute.

Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariarekin izandako bilera batean manifestua eta sinadurak eman zaizkio eta aldarrikapen nagusiak azaldu zaizkio.

Ante la alarmante desaparición del sector agrario en Navarra, especialmente el más pequeño y sostenible, su concentración en menos manos, la falta de rentabilidad, el incremento de la intensificación agrícola y ganadera, etc. 139 entidades y colectivos y 167 personas a título individual han suscrito el manifiesto por la soberanía alimentaria en Navarra.

En una reunión con el consejero de Desarrollo Rural y Medio Ambiente, se le ha hecho entrega del manifiesto y las firmas, y se le han trasladado las principales reivindicaciones del mismo.

Errentagarritasun faltak nekazaritzaren sektorean mobilizazio handiak eragin ditu, eta, horien aurrean, aspalditik ari gara salatzen herrialde guztietan gertatzen ari dena: egoera hori azken hamarkadetan mundu osoan aplikatutako politika neoliberalen, merkataritza askearen eta globalizazio ekonomikoaren ondorio dela. Horietan dago gakoa eta erantzukizuna, horiek dira tokiko biztanleentzako elikagaiak ekoizteari utzi eta agronegozioak kontrolatutako merkatu global espekulatibora bideratutako salgaiak ekoiztearen erantzuleak; horien ondorioz, nekazariak mundu osoan etengabe desagertzen ari dira, eta bizitza (eta lurrari lotutako nekazaritza) ahalbidetzen duten baliabide naturalak suntsitzen ari dira, hemen zein planeta osoan.

Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da nekazaritza eta elikadura politiken norabidea aldatzea eta elikadura burujabetzan oinarritutako eredu baten aldeko apustua egitea eta tokiko nekazaritza eta elikadura sistema justuak eta iraunkorrak sortzen indarra jartzea, egun bizi dugun nekazaritza, landa eremu, gizarte, ingurumen eta larrialdi krisiari aurre eginen diona eta bizitza erdigunean jarriko duena. Politika hauek norabide bereko merkataritza politikez lagunduak izan behar dute, merkataritza askeko negoziazio denak geldituz (Mercosur, Zeelanda Berriarekin ituna, e.a.) eta merkatuak erregulatuz, nekazariek ekoizpen prezio justuak izan ditzaten eta ekoizpen kostuen azpitik saltzea debeka dezaten.

Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da landa eremua eta hiriaren arteko aliantzak eraikitzea, lehen sektorea eta kontsumitzaileen artean eta orohar gizarte osoaren artean, hain beharrezkoa dugun trantsizio agroekologikoa egiteko. Izan ere, elikaduraz hitz egiten ari gara eta honek herritar guztiak interpelatzen gaitu.

Ante las movilizaciones que se están produciendo en el sector agrario por la falta de rentabilidad, como denominador común en todos los países, denunciamos desde hace años que esta situación es fruto de las políticas neoliberales, de libre comercio y globalización económica aplicada durante las últimas décadas en todo el mundo. También éstas son las responsables de que se hayan dejado de producir alimentos para las poblaciones locales, por mercancías destinadas a un mercado global especulativo controlado por el agro-negocio, provocando la continua desaparición del campesinado en todo el mundo y la destrucción de los recursos naturales que hacen posible la vida (y la agricultura vinculada a la tierra), tanto aquí como en otras partes del planeta.

Ahora, más que nunca, es necesario cambiar el rumbo de las políticas agrarias y alimentarias, y apostar por un modelo basado en la soberanía alimentaria y en la creación de sistemas agroalimentarios justos, sostenibles y locales que frenen la crisis agrícola, rural, social, ambiental y climática que vivimos y pongan la vida en el centro. Estas políticas deben estar acompañadas por políticas comerciales coherentes, paralizando todos los acuerdos de libre comercio (Mercosur, con Nueva Zelanda, etc…) y regulando los mercados con el objeto de que las personas productoras puedan cobrar unos precios justos y se prohíba vender por debajo de los costes de producción.

Ahora, más que nunca, es necesario construir alianzas campo-ciudad, entre el sector productor que cuida la tierra, las personas consumidoras y toda la sociedad para hacer la transición agroecológica que necesitamos, porque estamos hablando de alimentación y esto nos interpela a todas.