SOS Arrazakeria, REAS Nafarroa eta SODePAZekin egindako bi urteko ibilbidea jarraituz, 2022-2023 ikasturterako bueltan gara Tejiendo Solidaridad-Auzotik Mundura Eskolaren II.edizioarekin!
Eskolak, Iruñeko elkarteetako egungo zein etorkizuneko hezitzaileentzat formakuntza esparru bat izan nahi du, hala nola hauen artean elkar-ezagutzeko ere, kulturarteko eta belaunaldien arteko harremanak sustatuz. Beraz, Hezkuntza Ez Formalaren arloan lan egiten dugu, bizipenetan oinarritutako metodologia partehartzaile eta dinamikoekin.
Prozesu honen bidez, parte hartzaileei inguratzen dituen munduarekin kritikoak izatea ahalbidetuko dieten ikaskuntzak, ikuspuntuak eta gaitasunak eraiki nahi ditugu; hala nola ulertzea mundu mailako ekintza eta erabakiek gure egunerokotasunean eragina dutela, eta aldi berean, gure auzoan gertatzen denak mundua eraldatu dezakeela. Hegoaldearengandik asko dugu ikasteko, eta Iparraldean asko dugu eraldatzeko. Horretarako, Eskolan eraldaketa horiek eztabaidatzen, jolasten eta amesten ditugu, bizitzaren zaintzan oinarritutako alternatibak ezagutzen ditugun bitartean. Feminismoak, kontsumo arduratsua, aniztasuna, antiarrazakeria, burujabetzak… denak beharrezkoak dira bizitzeak alaitasuna mereziko duen mundu bat eraikitzeko.
Aurten indarrak bilduko ditugu hau guztia gizartean txertatzeko, eraldaketa ekintzak sortuz. Eskolan parte hartzen duten kolektiboek, mobilizatzeko bat edo bi Nazioarteko Egun hautatu ahal izango dituzte, aurrez formakuntza jasoz eta ekintza eragile bat prestatuz. Gainera, funtsezkoa iruditzen zaigu gure hirian gizarte-sare indartsu eta estu bat izatea; kaleetan, eraikinetan, plaza eta parkeetan aniztasunetik elkarbanatu eta elkarbizitzeko. Honetarako, urtean bi topaketa egiten ditugu, non Eskolan parte hartzen duten kolektiboak elkar-korapilatzen diren, elkar ezagutzeko, bizipenak partekatzeko, sareak ehuntzeko…
¿Parte hartu nahi duzu? Jarri harremanetan gurekin!
Tras dos años de andadura junto a SOS Racismo, REAS Nafarroa y SODePAZ, para este curso 2022-2023 ¡volvemos con la II edición de la Escuela Tejiendo Solidaridad-Auzotik Mundura!
La Escuela busca ser un espacio formativo para las futuras y/o actuales educadoras de las asociaciones de Pamplona, así como un espacio de encuentro para conocernos entre las mismas, promoviendo relaciones interculturales e intergeneracionales. Por tanto, trabajamos en el área de la Educación No Formal, desde metodologías vivenciales, participativas y dinámicas.
A través de este proceso, buscamos construir aprendizajes, perspectivas y capacidades que les permitan a las participantes ser críticas con el mundo que nos rodea; entender cómo las acciones y decisiones globales influyen en nuestro día a día, y al mismo tiempo, lo que ocurre en nuestro barrio puede transformar el mundo. Tenemos mucho que aprender del Sur y mucho que transformar en el Norte. Para ello, en la Escuela debatimos, jugamos y soñamos esas transformaciones, al tiempo que conocemos alternativas basadas en el cuidado de la vida. Los feminismos, el consumo responsable, la diversidad, el antirracismo, las soberanías… todas son necesarias para construir un mundo donde vivir merezca la alegría.
Este año vamos a poner más energía en que todo esto se vuelque en la sociedad, generando acciones de cambio. Los colectivos que participen en la Escuela podrán elegir hasta dos Días Internacionales en los que movilizarse, para los cuales se formarán previamente y prepararán una acción de incidencia. Además, nos parece fundamental tener un tejido social fuerte y cohesionado en nuestra ciudad, para que en sus calles, edificios, plazas y parques compartamos y convivamos desde la diversidad. Para ello, hacemos dos actividades de encuentro al año en la que los colectivos participantes en la Escuela se enredan para conocerse, compartir experiencias, tejer alianzas…
¿Te gustaría participar? ¡Ponte en contacto con nosotras!