Baliabide didaktikoak
Dinamika partehartzaileak
Mugarik Gabe Nafarroak, SOS Arrazakeriak, SODePAZek eta REASek aurrera eramaten dugun Tejiendo Solidaridad-Auzotik Mundura proiektuaren esparruan, Gida Didaktiko hau sortu dugu elkarteok lantzen ditugun dinamika parte-hartzaileak biltzeko, eta, horrela, partekatu eta erreplikatu nahi dituenaren eskura egon daitezen.
Dinamika horiek erraz erreplika daitezkeela uste dugu, oinarrizko ezagutza batzuetatik abiatuta, eta eztabaida eta hausnarketa kolektibotik abiatuta ikaskuntzak eraikitzea dute helburu. Materialak eta laguntza edo aholkularitza eska diezazkigukezue, behar izanez gero.
Gainera, Gidaren helburua gaien arteko intersekzionalitatera bideratutako baliabideak eskaintzea da, hau da, hainbat ardatz (kontsumoa, giza eskubideak, generoa, arrazakeriaren aurkakoa, etab.) lotzen dituzten baliabideak sisteman aldaketa integrala sortzeko.
Espero dugu material hau erabilgarria izango dela gure ekintzek dituzten ondorioei buruz eztabaidatu eta hausnartu nahi duten pertsona eta kolektiboentzat, gure egunerokotasunean aldaketa-konpromisoak hartu ahal izateko.
Jolastera gonbidatzen zaituztegu, esperimentatzera, hitz egitera, eztabaidatzera, konspiratzera… eta, batez ere, bizitzea merezi duen mundu bat amestera!
*Gida gazteleraz dago soilik momentuz, baina galdetu euskarazko materialengatik!
Mahai-jolasa: Giza Eskubideak
Baliabide didaktiko honek giza eskubideen gaia 12 eta 18 urte arteko gazteei hubiltzea du asmoa (baina gogora ezazue inoiz ez garela helduegi jolasteko eta ikasteko).
Giza eskubideak gai korapilatsua denez, mahai jolas bat proposatzen da, Mexikon kokatua eta Bety Cariñoren borrokaren istoriora moldatua. Partidan zehar jokalariek hainbat desberdintasun eta eskubide urraketa sentituko dituzte, baina bidegabekeria horiei nola aurre egin ere hausnartuko dute.
Jolastera eta Bety Cariñoren istorioa ezagutzera gonbidatzen zaitugu, indigena feminista, aktibista, amalurraren eta herrien eskubideen babeslearen istorioa.
Mahai-jolasa:
Defendatzaileak, nor da nor?
«Defendatzaileak, Eraldatzen duten Emakumeak» erakusketan oinarrituta, mahai-joko honek bertan agertzen diren Giza Eskubideen emakume defendatzaileen istorioetan sakondu nahi du.
Kontinente ezberdinetako defendatzaileen borroka istorioak ezagutuz, eskubide kolektiboak defendatzearen garrantziaz eta hauek bermatzeko munduko leku ezberdinetan ditugun erronketaz jabetzea bilatzen da.
Horretarako, lehenik eta behin, jolasean aritzea proposatzen da, eta, ondoren, gure errealitatetik abiatuta Giza Eskubideak nola defenda ditzakegun hausnartzeko gune bat izatea.
