Elikadura burujabetza
Ezin dugu ulertu gaurko elikadura produkzio-sistema ez badugu Hegoalde eta Iparraldearen arteko harremanei buruz hitz egiten. Eta ezin dugu elikadura burujabetzari buruz hitz egin genero ikuspegirik gabe; ezta feminismoari buruz hitz egin ere baldin ez baditugu elikadura burujabetzako gakoak kontuan hartzen.
Landa eremuko emakume ekoizleen eta mugimendu feministen arteko elkarrizketa espazioak sortu nahi ditugu emakumeen eskubideen aldeko eta lurraldearen defentsaren aldeko borroketan indarrak batzeko; eta, bidean, Hegoaldeko esperientzietatik ikasi.
Prozesu honen guztian zehar bi topaketa nabarmentzen ditugu: feminismo baserritar eta herrikoiari buruzko topaketa, 2018an egindakoa; eta elikadura burujabetza, feminismoen eta lurraldearen defentsaren inguruko topaketa, 2019an egindakoa.
Justizia soziala, zaintza lanetan eta lurraren defentsaren aldeko emakumeen paper gakoa onartzen dugu.
Irakurri manifestua.
Irene Garcíak (Varagaña, genero eta agroekologia) elikadura burujabetza eta feminismoen arteko testuinguruen eta harremanen inguruan hitz egin zuen.
Gotzone Sestorain eta Carla Ruiz: elikadura burujabetza eta antiespezismoen arteko elkarrizketak.
2018ko abenduaren 15 eta 16an Mendillorrin egindako topaketaren bideo-laburpena.
Hirian eta landa eremuan emakumeak elkarrekin ereiten.
2019ko abenduaren 14 eta 15ean Plazara!-n egindako topaketaren bideo-laburpena.
Lurra sentituz. Emakumeok elkarrekin ereiten!