AIGMIM Guatemala
Emakume Indigena Mam Erakunde Guatemalar Integrala – AIGMIM proiektu produktiboak, emakumearen parte-hartze demokratikoa, antolaketa-sendotzea eta osasunaren eta medikuntza naturalaren sendotzea xedea duten proiektuengatik ezaguna da, erakundeak Quetzaltenango departamentuko Maya Mam herriarekin egiten duen lanaren oinarria direnak. Batez ere San Juan Ostuncalco, San Martin Sacatepéquez, San Miguel Sigüilá eta Cajolán egiten du lan. Quetzaltenangoko MAM zonaldeko lau herri hauetako emakume antolatuen 25 taldek osatzen dute erakundea, herritarrek parte-hartzen duten espazioetan eta eragina duten espazioetan emakumearen parte-hartze politikoa indartzeko xedearekin. Emakumearen gaiak jorratzen dituzte eta, neurri txiki batean, gazteen gaia.
2017an Nafarroako GGKEen Koordinakundeak eta Nafarroako Gobernuak Guatemalara egindako bidaiaren laburpena.
Proiektua
AIGMIMek bere 2013-2023ko Plan Estrategikoan ezarriak dituen 3 ekintza ardatzetan oinarritutako programa bat burutzen ari da: Erakundearen sendotzea: AIGMIM osatzen duten espazio ezberdinei lagunduz: 14 emakume talde aktiboak (160 emakume gutxi gorabehera), Zuzendaritza-Batzordea, lan-batzordeak eta talde teknikoa. Ekimen produktiboen sustapena: berotegiak, urtegiak, pilonera bat, zizare konposta egiteko instalazioak eta basetxeak dituzte; halaber, merkaturatzeko estrategia moduan emakumeen kooperatiba bat jarri dute martxan. Parte-hartzea eta eragin politikoa: udal organoekin emakumeekin erlazionatutako kontu politikoak, sozialak eta ekonomikoak lantzen dituzte; departamentu eta nazio mailan eragiteko aliantzak bilatzen dituzte; eta emakumeen taldeei formakuntza politikoa ematen diete. Genero berdintasunaren aldeko jarduerak ere egiten dituzte, autoestimu eta maskulinitate berriak lantzeko tailerrak eta topaketa pedagogikoak barne.
CANAL DE YOUTUBE