CAM Mexico
“Emakumeak haien bizitza eta haien gorputza zaintzen herritarren sareetan”
“Ixim Antsetic” Emakumearen Etxea-CAM SADEC-eko (Osasun eta Garapen Komuntiarioa, A.C.) proiektu bezala sortu zen Palenquen, Chiapas, 1995etik lanean daraman erakundea oihaneko komunitateen oinarrizko osasun-beharrei helduz. 1998an bereizi ziren eta laguntza-arloko lana indartu zuten emakume erasotuei arlo psikologikoan eta legalean ere lagunduz.
CAMek Palenquen, Chiapasen, dauka egoitza, eta Iparraldeko oihaneko eskualdeko pertsonekin egiten du lan, momentu oro lana emakumeekin lehenesten du, erakundea bera eta osasun, ingurumen eta ekoizpen proiektuetan emakumeen parte-hartzea idartzen eta sustatzen bilatuz. Bai etxeetan bai espazio komunitarioetan indartzen da bere lana, eragin publikoak eta emakumeengan eragina duten hainbat eskubideen aldarrikapenak ere beraien garrantzia izanik (osasunerako, indarkeriarik gabeko bizitza baterako, lurra eta lurraldea defendatzeko eta bizitza duin baterako eskubideak).
Bere lanak beste erakundeekin koordinatzean, esperientziak elkarbanatuz eta informazioa trukatuz indarrak batzeko, eta bere hazkundea sendotzean datza, formakuntza, aholkularitza, prozesuen laguntza, osasun laguntza, laguntza psikologikoa eta dirulaguntzak bilaketaren bidez.
Proiektua
Gauzatzen ari den proiektuan urrats berri bat eman nahi da osasun-arloak landuz, osasun-eskubidearen galdagarritasuna, emakumeen indarkeriarik gabeko bizitza libre baten eskubidea, eta emakume zaurgarrien produkzio-proiektu txikiei elkartasuna, eta elikadura burujabetza, lekuko erakundeen eta talde fokalen sendotzearen bitartez, sareetan eta Estatuan lanean ari diren mugimendu sozialekin lan estrategikoa egiteaz gain. Emakume indigena eta nekazarien ahalduntzea haien lehentasunen artean dituzten kolektiboekin soilik kolaboratzen dute, helburu bezala izanik giza eskubideetan lan egitea.
Osasun arloan, lehentasuna da umetoki-lepoko minbiziaren eta amaren heriotzaren prebentzioan lan egiten jarraitzea, lan-eskualdean modu garrantzitsu batez eragiten duten bidegabekeria sozialeko bi arazo direlako. Haien autoestimuari eta autonomiari dagokienez tresnak eman nahi zaizkie ere emakumeei. Kiptic enpresa komertzializatzailearen bitartez erakundearen zein emakumeen kooperatiba txikien jasangarritasunaren alde lan egiten da.