Bety Cariño

Berty Cariño (Oaxaca, Mexiko) CACTUS – Elkarrekin Lanean Laguntza Komunitarioraren Zentroko zuzendaria eta hegoekialdeko irrati indigenen sare komunitarioko kidea zen.

Ez zen kasualitatea irrati tailer batzuk emateko gonbidatu genezan, hemen ezagutu zutenak bere herria ñusavi bisita bat egitera joan zitezen, eta berriz gonbidatu zezaten. Hasieratik bere arbaso guztien jakinduria zuen emakume hori herrien patua aldatzen eta burujabetasun eta autodeterminazio bideak eraikitzen ari zela sentitu genuen. Eta guk ere egin genezakeela sinetsarazi zigun. Guztiok elkarrekin, herrien, gizonen eta emakumeen arteko loturak sendotuz historiaren norabidea alda dezakegu.

Ez zen kasualitatea 2010eko apirilaren 27 hartan erail zezaten, ilbeteko gau hartan, Espainiako Independentziaren 200. eta Mexikoko Iraultzako 100. urteurrenean. Ez zen kasualitatea horri buruz hitz egin ziezagun eta aurreko egunean idatzi ziezagun erne egoteko.

Ez zen kasualitatea ezagutu genezan: ohorea izan zen eta bere borrokako lekukoa hartzea ardura da. Orain bere irmotasunaren indarra dugu ibiltzen jarraitzeko. Betyri hemen indartsu gaudela esan nahi diogu, ezagutu genuenok, eskua eman genionok bere indarra hemen dagoela pentsatzen dugu. Eta indar horrekin ibiltzen jarraituko dugula pentsatzen dugu Bety gure itxaropena delako.

Beti bihotzean! Bety bizirik! Borrokak darrai!

“Aquí no más vergüenza por la piel, por la lengua, por el vestido, por la danza, por el canto, por el tamaño, por la historia.

Aquí el orgullo de sernos morenitas, chaparritas, llenitas, ñuu savis bonitas, ñuu savis valientes, con la frente digna

Aquí no el silencio, aquí el grito, aquí la digna rabia.”

Bety Cariño