Erakusketak
Defendatzaileak, Eraldatzen duten emakumeak
Defendatzaileak, Eraldatzen duten emakumeak AIETI-ko kanpaina da. Giza eskubideen emakume defendatzaileen ekarpena ikustaraztea du helburu, egunez egun eta mundu osoan zehar giza eskubideak defendatzeko haien bizitza arriskuan jartzen dituztenak. Kanpaina erakusketa batek eta buletin sorta batek osatzen dute. Mugarik Gabe Nafarroan erakusketa hau itzuli eta berriz editatu nahi izan dugu, gaztelaniaz zein euskaraz eskuragarri izateko.
Alaba desagertuta dagoelako justizia bilatzen duen ama bat. Publiko, doako, laiko eta kalitatezko hezkuntza aldarrikatzen duen irakasle bat. Soldata hobea eskatzen duen makilako langile bat. LGTBI eskubideen ekintzaile bat. Lurraldea defendatzen duen lider indigena edo nekazaria. Abortuaren despenalizazioaren alde mobilizatzen den gazte bat. Polizia eta krimen antolatuaren arteko konplizitateak argitaraatzen duen kazetari bat…
Giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeak egunez egun askatasuna, berdintasuna eta justizia sustatzen dute, beraien lana diskriminazio eta indarkeria testuinguruan egin behar badute ere.
IM-Defensoras-eko testua

Baratze Kritikoa

Euskarazko 19 panel eta gaztelaniazko beste 19 panelez osatutako erakusketa hau beharrezkoa ez ezik, urgentetzat ere hartzen dugun utopia baterako bidaia da; elikadura burujabetza eta pertsonen eta herrien arteko berdintasuna. Baratzea bizia ematen diguten elikagaiak lantzeko eta loturak eta harremanak sortzeko dugun eremua da. Gure Baratze Kritikoan ideiak erein, gogoetak ureztatu eta panelak uztatu ditugu. Eta hartatik harago begiratzen dugulako, inguratzen gaituena eta geure burua zalantzan jartzeko, diogu kritikoa dela. Panel bide hau ibiltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan nekazaritzako elikagaien sistema ulertzeko oinarrizko ideiak eta eredu nagusiei eta ordezko aukerei buruzko informazioa bildu ditugu. Ibil ezazue bidea nekazariek ereiten dutenetik hasita pertsona batek etxean lurraren fruitua kontsumitzen duen arte.
Emakumeak zutik haien eskubideengatik
Mexiko, Nikaragua eta Guatemalako emakume talde ezberdinen bizipenak biltzen dituzten 4 erakusketa:
MEXIKO (CAM, Chiapas): “Emakume tximeleten begirada”. Xabier Santakiteria argazkilari naparrak Tabascon eta Palenquen (Chiapas) gure kontraparte CAMek lan egiten duen emakume chontal, tseltal, tzotzil, chol eta mestizoekin dinamizatutako argazki tailerraren lagina da.
NIKARAGUA (Matagalpa): “Emakume nikaraguarren eskubidea haien eskubideak defendatzeko”. Erakusketa honek emakumeen eskubideen aldeko lana ikusarazi nahi du Nikaraguako bi talderen bidez: Venancia taldeko mugimendua Matagalpa hirian eta Waslala komunitateko Apromuwas emakumeak. Indarkeria matxistaren aurkako borroka eta emakumeen ahalduntzea eta lidergoa da bi talde feministen laneko ardatza.
NIKARAGUA (ADIC): “Komunitatea sortzen”. Garapen Integral Komunitariorako Elkarteko (ADIC) erakusketa da, oinarrizko saneamendu eta ura eskura izateko lanean aritzen den kolektibo mixtoa, aldi berean, erabaki komunitarioetan emakumeen parte hartzea ere lantzen du.
GUATEMALA (AIGMIM): “Produkzio-proiektua Guatemalan”. Haien komunitateetan produkzio-proiektua burutu duten emakume indigena Mamen bizipena biltzen du. Lehen tomaterik onenak azokan saltzen ziren, emakumeak indartzeko eta ahalduntzeko prozesuetan egin den lanaren ondoren tomaterik onenak etxean geratzen dira.


Emakumeak antolatuta eta borrokan
Erakusketa hau Mugarik Gabe Nafarroako emakume taldearen kezkarengatik sortu zen eta bere bidez askotan besteek ikusezin egiten saiatzen diren lanak ikusarazi nahi ditugu. Urte hauetan zehar erakundea biltzen joan den kartelak biltzen ditu, munduko emakume taldeekin harremanetan jarriz. Kartel hauek haien errealitate hurbilena eraldatzeko emakumeen borrokak eta antolakuntza erakusten dute. Borrokatzeko arrazoi ezberdin eta modu ezberdin dira, baina guztiok munduari oihua helarazi nahi diogu eta zapalkuntza eta bidegabekeriak salatu nahi ditugu.