AMIVR Guatemala

Guatemalako landa komunitate eta komunitate indigenetako emakumeei bizitza aukerak zabaltzen nekazaritza alternatiboan

“Voz de la Resistencia” Emakume Indigenen Elkartea” – AMIVR Guatemalako Ixil zonalde kulturaleko 25 emakumek 2010eko urriaren 30ean sortu zuten (El Quiché departamentuan). Gaur erresistentzian dauden komunitateetako 600 emakumek osatutako erakunde komunitarioa da; Erresistentzian dauden komunitateak gudaren ondorioz deserrotua geratu zen eta urteen zehar armadaren jazarpenetik ihes egiteko Quiché Mendilerroan errefuxiatu zen jendeak osatzen zuen.

Bere bazkideak Guatemalako legeek onartutako erakunde batean sartzeko asmoz sortu zuten, kolektibitatea, elkarrekin egindako lana eta guztien onura babestuko zuena; Guatemalako emakume indigena mayen bizitzako eta kulturako berreskuratu beharreko elementuak. Bizitza berari garrantzia ematea, gudako indarkeria sexualaren istorioak sendatzea, ezagutza berriak eskuratzea eta haien komunitateetan emakumeak laguntzeko baliabide terapeutikoak elkarbanatzea bilatzen zuten.

Gaur egun 17 lider ixil eta quiché ari dira haien prozesuak elkarbanatzen komunitate ezberdinetan. Orain 180 emakume ari dira haien bizitza istorioak sendatzen, haien gorputzekin eta energiekin konektatuz eta memoria berreskuratzeko akzioak eginez beraien istorioetatik abiatuta indarkeria sexualarekin bukatzeko.

Proiektua

Guatemalako arazo sozialik handienetako bat lurren ukantza da. Lur emankorrena enpresa eta transnazional handien eskuetan dago eta monolaborantzak ekoizteko erabiltzen da, arazo sozial handien sortzaileak direnak: ibaien kutsadura, baso-soiltzea, gatazka sozialak eta elikagaiak ekoizteko zuzendutako zonaldeen murrizketa, besteak beste. Kalitate okerreneko lurrak, aldiz, haien elikagaiak ekoizteko erabiltzen dituzten nekazarien eskuetan daude.

Horregatik, AMIVR nekazaritza alternatiboa nekazal-ekologiko ikuspegi batetik sustatzen eta arbasoen nekazaritza berreskuratzen ari da bere komunitateetan, lursail txikiak eta etxarteak modu eraginkorragoan aprobetxatuz familia-baratzak jartzeko, familien elikaduran eta ekonomian eragina dutenak; baratzak elikadura segurtasuna indartzeko alternatiba ere badirelako.

Proiektuak nekazaritza alternatiboan eta elikadura burujabetzan formakuntza tailerrak eta gaikuntza barne hartzen ditu komunitate ezberdinetako emakumeekin eta, bide batez, baratzak jartzen dira. Formakuntzaren ondoren emakumeek esperientzia-truke batean parte hartuko dute esperientzia positiboak eta hobetu beharreko kontuak partekatzeko eta, ondoren, esperientziak haien komunitateetan errepikatu ahal izateko.

FACEBOOK AMIVR