PBI-Kolonbia

“Kolonbiako gobernuak ez ditu defendatzaileak errespetatzen, hori alde zailena da. Gerrillako ertz bat garela diote. Oztopo eta mehatxu bezala ikusten gaituzte”. (Nancy Fiallo Arake)

)" class="et_pb_video_overlay et_multi_view_hidden">

Osoko laguntza-zerbitzua eta nazioarteko behaketa erakundeen, komunitateen eta Giza-eskubideak defendatzen dituztenen babeserako Kolonbian.

 

Proiektua

PBIk Kolonbian giza-eskubideen defendatzaileen segurtasun fisikoa eta psikologikoa babestea bilatzen du nazioarteko behaketa eta laguntza-zerbitzuko talde boluntarioen presentziaren eta jarduketaren bitartez. Osoko babes honek, laguntza fisikoa, politikoa eta psikosozialean oinarrituta, defendatzaileek haien lana egin eta zabaldu ahal izatea ziurtatzea du helburu. Laguntza-zerbitzu hau, nazioarteko elkartasun adierazpena dena eta eskubideen jabe den herriak eskatuta bakarrik egiten dena, inbolukraturik dauden indarkeriarik erabiltzen ez duten pertsonen, komunitateen eta erakunde sozialen prozesuen garapenean laguntzen du eta mundu justuago baten alde eraldaketa sozialerako lana bultzatzen du. PBIk babes bereizgarri batekin lan egiten du indarkeriaren ezaugarriengatik, emakumeak, komunitate indigenak eta afro-kolonbiarrak haren biktimak baitira, haien babeserako mekanismo espezifikoen garapenaren bitartez.