MADELEINE LAGADEC
El Salvador
Memoria historikoaren programaren bitartez bake kultura baten alde
El Salvadorreko gerra bitartean emakumeen eraso sexualak ez dira aztertu gaur arte, ez eta haiei sorrarazitako emozio-hunkipena aintzat hartu ere. Sexualki erasotutako zortzi emakumeren testigantzaren bitartez gertakari hau agerian jarri nahi da, haien osasun mentala erreparatzen lagundu eta inpunitatearen aurka borrokatu gertakariak zabalduz eta epaitegietan justizia bilatzen saiatuz. Ekintza judizialak ere aurrera eramanen dira ehunka pertsona erail zituzten hiru sarraskietako biktimekin.
Zentrua
1992an, El Salvadorren izandako gerra odoltsutik 12 urte pasa ondoren, gatazkan zeuden armadek Bake Akordio batzuk sinatu zituzten bake iraunkor baten oinarriak finkatu nahian. Testuinguru horretan, emakume gudari ohiak, internazionalistak eta nekazariak, ia baliabiderik gabe, giza-eskubide bortxaketa guztiak dokumentatzeko helburuarekin antolatu egin ziren, haien buruei “Madeleine Lagadec” Zentroa izena jarriz, 1989an El Salvadorreko armadak torturatu, bortxatu eta erail zuen erizain frantsesaren izena, lan egiten zuen ospitale gerrillariaren aurka izandako erasoan.
Zentroak “Madeleine Lagadec” Giza Eskubideen Sustapenerako Zentroa (CPDH) izena hartu zuen, Giza-eskubideak bere osotasunean errespetatzeko eta diuntzeko kultura baten sorreran laguntzeko helburua ezarriz, errealitatetik abiatuz eta herritarren gaitasuna garatuz giza-eskubideak praktika ditzan eta banaka edo kolektiboki defenda ditzan.
Giza-eskubideen hezkuntzan, sustapenean eta defentsan trebakuntza tailerrak gauzatzen dituzte El Salvadorreko landa-eremuetan; gatazka armatuko biktimak lurpetik ateratzeko prozesuak; biktimei eta familiarrei arreta psikosoziala atzeratutako doluei amaiera eman ahal izateko; oroitarriak eraiki, komunitateendako data adierazgarrien oroitzapenak eta ospakizunak antolatu; eta garapen komunitarioa komunitateen sendotze, antolatze eta ahalduntzearen bitartez giza-eskubideen ikuspegitik haien egoera sozioekonomikoa eta tokiko gobernuetan haien parte-hartze eta eragina hobetzeko.