MUGARIK GABE NAFARROA

Mugarik Gabe Nafarroa Garapenerako Lankidetzarako GKE bat da. Sortu zenetik, 1987an, Nafarroan sentsibilizazio jarduerak eta ekintzak egiten ditu, gaur egungo eredu ekonomikoa salatzeko asmoz, munduko miseria eta desberdintasunen sorburu nagusia baita. Horretarako, genero ikuspuntu eta ikuspuntu feminista; Giza Eskubideen defentsa, bereziki emakumeen eskubideak: indarkeria sexistarik gabeko bizitzarako eskubidea eta ugalketa eskubideak eta eskubide sexualak; globalizazioaren salaketa, bai ekonomikoa bai militarra; Hegoaldeko erakundeekin eta migranteekin Iparraldean harremana; eta presio politikoa aintzat hartzen dituzten proposamenak egiten ditu.

Halaber, genero ikuspuntu batetik lantzen duten eta, bereziki, emakumeak eraldaketaren protagonistak kontsideratzen dituzten emakumeen erakundeek egindako proiektuei laguntza ematen die Hegoaldeko herrialdeetan.

1. GARAPENERAKO EREDUA, MUNDUKO TXIROTASUNA ETA DESOREKAREN SORBURU NAGUSIA

Gutxiengoaren aberastasuna gehiengoen pobreziaren gainean eraikitzen da. Munduko populazioaren %1 aberatsenak gainontzeko guztiak baino ondasun gehiago ditu.

Merkataritza desorekatua, finantza-zorraren ordainketak suposatzen duen deskapitalizazioa eta baliabide teknologikoen erabilera pribatiboa dira herri aberats eta herri behardunen arteko desberdintasunen adierazpenak.

Garapen eredu hau humanitatearen gehiengoarentzat baztertzailea ez ezik, ingurumenarekin, planetaren beraren biziraupenarekin eta etorkizuneko belaunaldien eskubideekin kontraesankorra ere bada, berriztagarriak ez diren baliabide naturalen erabilera gehiegizkoa dela medio. Ereduak berak giza eskubideak urratzen ditu, enpresa multinazional gutxi batzuek munduko ekonomia menperatu nahi izateak gero eta etekin handiagoak lortzeko helburuarekin gehiengoaren pobrezia eta errepresioa eragiten baitu.

 *Sistema honek sortarazten dituen desorekei buruzko salaketa eta zalantzak eraman nahi ditugu gure jendartera, garapen eredu honi buruzko zentzu kritikoa eta eztabaida sortaraziz, elkartasunezko jarrerak bultzatuz.

*Gizarte industrializatuen gehiegizko kontsumo eta zarrastelkeriaren gutxitzea, finantza-zorra ezmoralaren kitapena, berdintasunean oinarritutako merkataritza harremanak eta GATT (Muga Zergari eta Merkataritzari buruzko Hitzarmen Orokorra) akordioak, baliabide eta teknologien transferentzia, hala nola progresioa eta ongizate humanoa baliabide natural eta ingurumenarekiko errespetuarekin bateragarri eginen duen garapen eredu jasangarria dira gure apustu alternatiboa.

2. GUK ERAIKITZEN DUGU ETORKIZUNA

Emakumeen diskriminazioa ez da herri batzuetan edo zenbait kulturatan suertatzen den gertakizun isolatua. Orden ekonomikoak mundua Iparralde eta Hegoaldean banatzen duen bezala, sistema patriarkalak gizon eta emakumeen artean banatzen du, eta lehenengoei zenbait pribilegio ematen die.

Hegoaldean, Iparraldearekiko desberdintasun egoera bera dela medio, zapalkuntza moduak areagotzen dira eta emakumeek eguneroko bizitzarako posibilitateak murriztuak dituzte: baliabide familiarrak (elikadura, jantzia, diruaren kontrola…) eta komunitatearen baliabideak (osasuna, hezkuntza…) erabiltzeko aukera murriztuagoa; maiz haien eta ez beste inoren gain geratzen da seme-alaben mantenuaren zama ekonomikoa, eta  oro har sektore informalean dihardute lanean baldintza ezin txarragoetan. Gizonei eragiten dien faktore metaketa bera: beltza edo indigena, nekazaria, baliabide naturaletan aberatsa den eta ustiatuta dagoen Hegoaldeko herrialde batekoa izatea… larriagotu egiten da emakumeei buruz hitz egiten dugunean.

 *GKE gisa emakumeen beraien kontzientziazio eta auto antolakuntza prozesuak erraztea bilatzen dugu, haien bizi-baldintzak hobetzera bideratuta daudenak, alde batetik, eta emakumeak genero-bazterkeriaren aurka borrokatzera bultzatzen dituztenak, bestetik.

3. MUNDUAREN MILITARIZAZIOAK DESBERDINTASUNAK SOSTENGATZEN DITU

Armamentuaren industria eta merkatua zapalkuntza, gerrak, giza-eskubideen urratzea eta herrien arteko dependentzien egiturak mantentzen dituen negozio ezmorala da.

*Bake eta desmilitarizazioaren aldeko kultura baten sorrera bultzatzen dugu, gatazka armatuetan zibilak tartean jartzearen aldekoak gara, militarismoaren ondorioak pairatzen dituen populazio zibilarekiko laguntza sustatzen dugu, errefuxiatuekin esate baterako, eta balore demokratikoen sakontzea eta autoritarismo zein bazterketa sozialaren aurrean parte-hartzea bultzatzen ditugu.

4. MUNDUKO ORDENA BERRIA. MIGRAZIOAK ETA ANIZTASUNA

Ezberdina denaren aurrean arrazakeria eta intolerantzia dira munduko eszenatokiaren sakoneko eraldeketei (biolentzia, jazarpen politikoak edo behar ekonomikoengatik ehunka milioi pertsonak migratzen dira) ematen zaizkien erantzun erraza.

“Garapenaren” eta gero eta uniformatuagoak diren baloreen izenean tokiko kultura eta kultura indigenen bizimoduak baztertu eta ukatu egiten dira, munduko orden eza  honi alternatibak eraikitzeko erreferentzia baliagarriak galduz.

 *Herrien arteko aniztasun kultural, erlijioso eta etnikoaren balore positiboak zabaltzearen alde ari gara lanean. Herrien arteko harremanak berdintasunez izan daitezen eta migrazioa sozialki onar dezagun lan egiten dugu, garapen eredu honek planetako eremu zabalei ezartzen dien txirotasunaren ondorioa delako.

5.ZER NAHI DUGU GKE GISA?

*Garapenerako laguntza txirotasunarekin bukatzeko ez dela nahikoa argi geratu da. GKEen laguntza handituz doa, baina aldi berean txirotasuna biderkatzen da. GKEok erronka berriei egin behar dizkiegu aurre gehiengo behartsuenen defentsan eta txirotasuna zein desberdintasunen arrazoien azalpenean, garapenerako heziketarako jardueren bidez eta gizarteari eta instituzioei beste garapen eredu eraikitzeari dagozkion gai guztietan proposamenak luzatuz, aurreko puntuetan azaldu ditugunak.

 *Garapenerako laguntzak eta elkarlanak testuinguru honetan dituzten mugen jakitun izanda, ondoko ezaugarriak dituzten proiektuak bultzatzen ditugu:

  • Erakunde zibilek aurkeztutako proiektuak, proiektuan kontraparte gisa aritzen direlarik eta eragindako populazioen parte-hartzearekin alternatibak eraikitzen dituztenak.
  • Hego zein Iparraldeko pertsona eta erakundeen arteko komunikazioa, elkartasuna eta elkartruke lotura bermatu ditzaten proiektuak.

SAREAK EHUNTZEN DITUGU

Garapenerako laguntza txirotasunarekin bukatzeko ez dela nahikoa argi geratu da. GKEok erronka berriei egin behar dizkiegu aurre gehiengo behartsuenen defentsan eta txirotasuna zein desberdintasunen arrazoien azalpenean, garapenerako heziketarako jardueren bidez eta gizarteari eta instituzioei beste garapen eredu eraikitzeari dagozkion gai guztietan proposamenak luzatuz, aurreko puntuetan azaldu ditugunak. Guk horretarako sareak ehuntzen ditugu:

BAZKIDE