VENANCIA Nikaragua

“Nikaragua iparraldeko emakumeak indarkeriarik gabe eta justizia sozialean bizitzeko eragiten

Venancia Taldea emakumeez osatutako kolektibo feminista bat da, hezkuntza prozesuak eta herri-komunikazio feminista errazten duena Matagalpan, Nikaraguako erdi-iparreko eskualdean.

Nikaraguako emakumeen mugimenduaren garapenean laguntzeko lan egiten du, autonomia eta garapen pertsonala indartuz, hiri eta herrietako emakume, gazte eta helduen integrazioa babestuz, nortasun aniztasunaren bateratzerako espazioak sortuz.

Emakumeak, haurrak eta nerabeak indarkeriarik gabe libre bizitzea da haien helburua eta hori lortzeko hiru ardatz planteatzen dira: sexualitate libre, arduratsu eta atsegingarri baten bizipena; non emakume guztiak askatasunean bizi ahal izanen diren; eta emakumeek ekonomiari egiten dioten ekarpena bezala ulertuko den bide baten hasiera.

Proiektua

Emakumeek haien eskubideak betetzeko ezagutu, hausnartu eta eragin dezaten da proiektuaren helburua, indarkeriarik gabe bizitzeko eta eragina izaten justizia eta zuzentasuna eskuratzeko.

 Ekintzak honela laburbiltzen dira:

  • Prestakuntza prozesuen eta hartu-emanen erraztea: ezagutzeko, hausnartzeko eta gure eskubideen alde jarduteko, sendatzeko leku seguruak izateko eta gure eskubideen defentsarako gaitasuna indartzeko.
  • Unibertsitateko ikasleei zuzendutako prestakuntza genero-sentimenaren ikuspegitik indarkeriaren analisian eta abordatzean.
  • Arreta, autozainketa eta sendatzeko prozesuak osasun zerbitzuetara iriste mugatuaren aurrean.
  • Herritarrak orokorrean sentsibilizatzea emakumeak indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubideaz kultura demokratiko batean.
  • Nikaragua iparraldeko Emakumeen Mugimenduarekin artikulazioaren sendotzea eta beste mugimendu sozialekin aliantzan.
  • Emakumeak errespetatuko dituen kultura inklusibo baten sustapena.