Giza Eskubideen Defendatzaileak
KASU DEFENDATZAILEAK!
Alaba desagertuta dagoelako justizia bilatzen duen ama bat. Publiko, doako, laiko eta kalitatezko hezkuntza aldarrikatzen duen irakasle bat. Soldata hobea eskatzen duen makilako langile bat. LGTBI eskubideen ekintzaile bat. Lurraldea defendatzen duen lider indigena edo nekazaria. Abortuaren despenalizazioaren alde mobilizatzen den gazte bat. Polizia eta krimen antolatuaren arteko konplizitateak argitaratzen duen kazetari bat… Haiek guztiak giza eskubideen defendatzaileak dira. Gaur egun ziurtzat jotzen ditugun eskubideak ezin izan litekeelako lortu haien guztien ahaleginik gabe; iparraldean ditugun eskubideak eta unibertsalak ematen ditugunak benetan ez direlako; defendatzaileen alde eginez indarkeria eta abusuak pairatzeko arrisku handienak dituztenak ere babesten ditugulako. Defendatzen duena defendatzea justizia soziala eta ardura kolektiboa delako. Bat ukitzen badute, guztiak ukitzen gaituztelako, Kasu Defendatzaileak!
Giza Eskubideen Defendatzaileen Erdialdeko Amerikako Ekinbideko textua.

MESOAMERICANAS
Gure lurra, lurraldea eta ondasun naturalen emakume defendatzaileek egiten duten lana eta bizi behar duten testuingurua islatzen ditu dokumental honek hainbat testigantzen bidez: Francisca Ramirez (Nikaragua), Miriam Miranda (Honduras), Sonia Sánchez (El Salvador), Trinidad Ramírez (Mexiko) eta Cesia Juárez, Guadalupe Marcos eta Ana Karen Juarez (Guatemala).
Giza Eskubideen Defendatzaileen Erdialdeko Amerikako Ekinbideko dokumentala da, Alma Laurez Hernándezek zuzendua.
Defendatzaileak, eraldatzen duten emakumeak AIETI-ko kanpaina da. Giza eskubideen emakume defendatzaileen ekarpena ikustaraztea du helburu, egunez egun eta mundu osoan zehar giza eskubideak defendatzeko haien bizitza arriskuan jartzen dituztenak. Kanpaina erakusketa batek eta buletin sorta batek osatzen dute.
Giza eskubideen defentsa bazterrez eta oztopoez betetako bidea da emakume askorentzat. Baita poztasun, irrika, begirada, negar eta jauziez ere. Borrokez, beti ere elkarbanatuak. Indarkeriez. Eta sororitateaz. Justiziaren eta babes sareen bilaketaz. Besarkadez. Testigantzez. Erronkez. Urratsez. Ibiltzen den bidea, astiro, baina norabide zuzena hartu den irmotasunarekin. Maparik gabe, baina iparrorratza argiarekin. Pikara LAB