Genero eta feminismoak

Gako feministak garapen askatzaile baterako

2019ko jardunaldiak

Mugarik Gabe Nafarroak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin koordinazioan, ikasgeletara itzuli egiten da formakuntza jardunaldi hauekin genero ikuspegia garapen proiektuetan sartzearen garrantzia azpimarratzeko. Espazio honetan Hegoalde eta Iparraldearen arteko logikarekin apurtu dezan eta patriarkatuaren aurkako konpromisoa har dezan garapenerako lankidetzarako gakoak elkarbanatuko ditugu.

18. edizio honetan genero desberdintasuna murriztean izan daitezkeen eraginen inguruan arituko gara eta ikuspegi ezberdinak aztertuko ditugu.

Ikerketa Parte-hartzaile bezalako tresnak izan dezakete eragina emakumeen ahalduntzean?

Irailaren 26ko saioan Carlos Vilchesek Saharako emakumeekin izandako bere esperientziaren inguruan hitz eginen digu.

Zeintzuk dira emakume eta gizonen arteko harremanetan logika kapitalistaren eraginak?

Urriaren 3an Blanca Bayas izanen dugu komunen eraso pribatizatuaren inguruan sakontzeko. Lolita Chavezi egindako elkarrizketa partekatzen dizuegu:

Zapalduen Antzerkia izan daiteke eraldaketa sozialerako tresna bat eta izan dezake eragina harremana izaterakoan?

Metoca taldeko Lorena Roffék eta Stéphane Guék urriaren 10eko saioan baliabide honetara hurbilduko gaituzte.

Zein da merkataritza askearen itunen eta patriarkatuaren arteko lotura? Nola heldu sistema korporatiboari genero ikuspegi batetik?

Urriaren 17an Kenia Castaldo translazionalen eta feminismoen inguruan arituko da.

Saio guztiak gaztelaniaz izanen dira.