Baliabide didaktikoak
Tailerrak
Mugarik Gabe Nafarroan urteak daramatzagu formazio-tailerrak, dinamikak eta saioak prestatzen eta burutzen, bai beste kolektiboek eta erakundeek eskatuta baita gure kabuz ere. Esperientzia guzti hori tailer bilduma batean bildu eta sistematizatu nahi izan dugu, partekatu ahal izateko eta errepikatu nahi duenak egin ditzan. Baliabide hau gure hausnarketetatik sortu dugu, beraz, etengabe eraikitzen eta errebisatzen ari garen materiala da, zeure hausnarketekin ere elikatzera animatzen zaitugu.
Material hau gure ekintzek dakartzaten ondorioen inguruan hausnartu eta eztabaidatu nahi duten persona eta kolektiboentzat baliagarria izatea espero dugu, gure egunerokotasunean aldaketarako konpromisoak hartu ahal izateko.
Bi tailer aurkezten dizuegu: batean intersekzionalitate kontzeptura hurbilduko gara dinamika baten bidez, gure pribilegioak identifikatu eta errebisatzeko asmoz; eta bestean gaurko nekazari-eredura hurbilduko gara eta gure elikadura ohiturak errebisatuko ditugu; gure egunerokotasuneko ekintzen eta eragin globalen lotura ikustaraziz.
Mahai-jolasa: Giza Eskubideak
Baliabide didaktiko honek giza eskubideen gaia 12 eta 18 urte arteko gazteei hubiltzea du asmoa (baina gogora ezazue inoiz ez garela helduegi jolasteko eta ikasteko).
Giza eskubideak gai korapilatsua denez, mahai jolas bat proposatzen da, Mexikon kokatua eta Bety Cariñoren borrokaren istoriora moldatua. Partidan zehar jokalariek hainbat desberdintasun eta eskubide urraketa sentituko dituzte, baina bidegabekeria horiei nola aurre egin ere hausnartuko dute.
Jolastera eta Bety Cariñoren istorioa ezagutzera gonbidatzen zaitugu, indigena feminista, aktibista, amalurraren eta herrien eskubideen babeslearen istorioa.