METOCA Guatemala

“Emakume maya quiché heldu eta gazte osasun sexuala, eskubide sexualak eta genero berdintasunaren alde”

Metoca ekintzaile, ameslari, hezitzaile eta, batez ere, jendarte gizakiagoaren aldeko eraldaketa sustatzen duten pertsonek osatzen dute. Haziak ereitean eta eraldaketarako jarduera zehatzak bultzatzean sinesten dute. Antz’anem K’oj Erakundearen partaide dira, biztanleriaren sektore ahulekin 10 urte baino gehiago daramana lanean Guatemalan; Giza Eskubideak, GIB eta Sexualitatea lantzen dituzte espazio artistiko eta giza-komunikazio alternatiboaren bidez. Zapalduaren Antzerkia metodologia zabaltzeko prozesuen buru dira Erdialdeko Amerikan hezitzaile taldeak osatuz, eta biztanleriaren sektore ahulen buru dira.

Proiektua

Proiektuaren xedea Guatemalako landa eremuko komunitateetako emakumeen eskubideen bermea, defentsa eta babeserako prozesuak indartzea da, antzerki espazio baten bidez. Bizitza baldintzak hobetzeko, emakumeen duintasuna errespetatzeko eta genero indarkeria eta indarkeria intrafamiliarra murrizteko laguntzen du.

Proiektuak eskubide eta genero ikuspegiak hartzen ditu kontuan, eta bere oinarriak hauek dira:

Gazte indigenekin gazteen artean ematen diren haurdunaldien inguruko eztabaida publikoa eta analisi kritikoa ikastetxeetan eta espazio komunitarioetan, teknika parte-hartzaileen bidez alternatiba zehatzak bilatzeko.

Osasun sexuala eta sexu ugalketa eskubideen inguruan aurre egin behar dizkioten arazoak ikustarazteko eta horren inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko espazio publikoak irekitzeko emakume helduek sortutako antzezlanaren aurkezpen publikoak.

El Quichéko komunitate ezberdinetako gazte indigenekin galdeketa parte-hartzailea gazteten artean ematen diren haurdunaldiak murrizteko eta prebenitzeko alternatibak biltzeko eta eragile gako batzuei aurkezteko.

Facebook Metoca

Youtube kanala