Trantsizio Energetikoa

Trantsizio hazieak? Bizitza xurgatzen digun energia dokumentua aurkezten dizuegu. Dokumentu hau trantsizio energetikoaren gaian interesa dugun talde batek egindako hurbilpen bat baino ez da.

Emergentzia klimatiko eta desberdintasun sozial zein Iparralde eta Hegoaldeko lurraldeen arteko desberdintasunen handitze testuinguru honetan funtsezkoa iruditzen zaigu GKEok trantsizio energetikoaren gaia mahai gainean jartzea: zein trantsizio energetiko mota behar dugu sozialki zilegia eta ingurumenarekiko iraunkorra izan dadin? Bai gure inguru hurbilenean, Nafarroan, baita maila globalean ere.

Energia berriztagarrien sustapenari oztopoak jartzen zizkioten enpresak beraiek dira gaur egun mota honetako energiekin negozioa egiten dutenak, eta ingurumen-inpaktuak sortzen dituzte, pertsonen eta herrien eskubideei eragiten diete, energia neurriz kanpoko prezioetan saltzen dute eta, aldi berean, energia “garbiak” sortzen ari diren irudia zabaltzen dute. Mugarik Gabe Nafarroan badakigu burujabetzan eta deszentralizazioan oinarritutako bestelako ereduen aldeko hainbat sare sortzen ari direla, eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure bizimodua giza eskubideak urratzearen eta gure eta Hegoaldeko lurraldeen hondamenaren kontura izan ez dadin.

Azala: Trantsizio haizea? Bizitza xurgatzen digun energia

Elikadura burujabetza, Biodibertsitatea eta Kulturak aldizkariko 41. zenbakitik ateratako saldi honen adibide asko dago, zein trantsizio energetiko gaia jorratzen duen. Oaxakako (Mexiko) La Unión Hidalgoko komunitateko borroka partekatzen dizuegu; eta Nafarroako bestelako borrokak ezagutzera ere gonbidatzen zaituztegu: Urbasa Andia Bizirik plataforma, edo Salvemos el Perdón. Yayo Herreroren azterketa entzutea ere merezi du Energia burujabetzaren inguruko bere hitzaldian.

Eredu ekozida honen aurrean justizia soziala eta ingurune-iraunkortasunaren aldeko apostua egiten duten beste trantsizio-ereduak ere badira.