BARATZE KRITIKOA

Elikadura burujabetza, pertsonen eta herrien arteko berdintasunaren gako.

Euskarazko 19 panel eta gaztelaniazko beste 19 panelez osatutako erakusketa hau beharrezkoa ez ezik, urgentetzat ere hartzen dugun utopia baterako bidaia da; elikadura burujabetza eta pertsonen eta herrien arteko berdintasuna.

Baratzea bizia ematen diguten elikagaiak lantzeko eta loturak eta harremanak sortzeko dugun eremua da. Gure Baratze Kritikoan ideiak erein, gogoetak ureztatu eta panelak uztatu ditugu. Eta hartatik harago begiratzen dugulako, inguratzen gaituena eta geure burua zalantzan jartzeko, diogu kritikoa dela.

Panel bide hau ibiltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan nekazaritzako elikagaien sistema ulertzeko oinarrizko ideiak eta eredu nagusiei eta ordezko aukerei buruzko informazioa bildu ditugu. Ibil ezazue bidea nekazariek ereiten dutenetik hasita pertsona batek etxean lurraren fruitua kontsumitzen duen arte.

Azken finean, adi ezazue kontzientzia hartzeko eta zeuen baratze kritikoa eraikitzeko deia.