Defendatzaileak. Eraldatzen duten emakumeak
Defendatzaileak, eraldatzen duten emakumeak AIETI-ko kanpaina da. Giza eskubideen emakume defendatzaileen ekarpena ikustaraztea du helburu, egunez egun eta mundu osoan zehar giza eskubideak defendatzeko haien bizitza arriskuan jartzen dituztenak. Kanpaina erakusketa batek eta buletin sorta batek osatzen dute. Mugarik Gabe Nafarroan erakusketa hau itzuli eta berriz editatu nahi izan dugu, gaztelaniaz zein euskaraz eskuragarri izateko.
Alaba desagertuta dagoelako justizia bilatzen duen ama bat. Publiko, doako, laiko eta kalitatezko hezkuntza aldarrikatzen duen irakasle bat. Soldata hobea eskatzen duen makilako langile bat. LGTBI eskubideen ekintzaile bat. Lurraldea defendatzen duen lider indigena edo nekazaria. Abortuaren despenalizazioaren alde mobilizatzen den gazte bat. Polizia eta krimen antolatuaren arteko konplizitateak argitaratzen duen kazetari bat…
Giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeak egunez egun askatasuna, berdintasuna eta justizia sustatzen dute, beraien lana diskriminazio eta indarkeria testuinguruan egin behar badute ere.


